4.5.0 bertsioarekin Heimer aplikazioak euskara ikasi du.

Webgune honetako Ezaugarriak izeneko web orriak dio Luberri Linux-en aplikazio ia ia guztiak euskaraz daudela. Hemendik aurrera ia ia ia esan beharko dugu, izan ere kontzeptu-mapak eta antzeko diagramak egiteko Luberri Linux-ek duen Heimer aplikazioa martxoaren 16 aintzina, 4.5.0 bertsioarekin, euskaraz egiten du.

Luberri Linux-ek diagramak egiteko berariazko hiru aplikazio ditu: Freeplane, hainbat formako buru mapak egiteko aplikazioa; Drawio forma libreko diagramak egiteko aplikazio potentea; eta anai-arreba txikia, Heimer, forma libreko diagramak egiteko ere baina sinpleagoa, bereziki baliagarria kontzeptu-mapak egiteko.

Luberri Linux-en 24.3 bertsioak Heimer euskaraz ekarriko du, bitartean zurean Heimer bertsioa 4.5.0ra ekar dezakezu bere Github-eko deskargen orritik jaitsita. Behin deskargatuta aski duzu fitxategian klik bikoitza egitea instalazioa egiteko.

Eguneraketa baten ondoren pantaila beltza

 2025eko lehen asteetako eguneraketa baten ondorioz Luberri Linux sistema duten hainbat ekipo erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren pantaila erabat beltza geratzen da. Seguru aski eguneraketa ez delako ondo burutu.

Nola konpondu

Sakatu Ctrl + Alt + F1 (edo F2) terminala zabaltzeko. 

Administratzailearen saioan bazaude hurrenez hurren hiru agindu hauek exekutatu

sudo apt update
sudo apt upgrade
sudo apt autoremove

eta kitto.

Administratzailearen saioa ez bada terminalean idatzi: 

su administratzailearen-izena

pasahitza eskatuko dizu eta, ondoren, aurreko aginduak exekutatu. 

Eskerrik asko Mikel Francori

Nola erabili Gromit-MPX Luberrin

Gromit-MPX pantailan marrazteko aplikazio txiki bat da bereziki interesgarria bideo-tutorialetan mapa, formula eta abarren gainean marrazteko. VokoscreenNGren osagarri interesgarria. Erabili daiteke ere proiektore bidezko aurkezpenetan.

Luberri sisteman Gehigarriak atalean dago. Abiatzean sistemaren barran agertuko da ikonoa eta pantailan laster-tekla nagusien koadro hau (ondo ikusteko ireki fitxa berrian):

F9 aktibatu/desaktibatu

SHIF-F9 marrak ezabatzeko

F8 desegin azkena…

Marren koloreak alda daitezke: ohiko gorritik urdinera (shift sakatuta) edo horira (Ctrl sakatuta), saguaren erdiko botoiarekin gezi berdea eta ezkerrekoarekin borragoma. Hona hemen demostrazio bat:

Luberri ez den beste Linux bat baduzu (Debian oinarritua) instala dezakezu Gromit-MPX agindu honekin: sudo apt install gromit-mpx