Ezaugarriak

Luberri GNU/Linux sistema eragile bat da. Azken bertsioak Linux Mint Cinnamon sistemaren gainean eraikitzen da (eta hau Ubunturen gainean). Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

  • Arina: Mint Cinnamon sistemak RAM memoria gutxi erabiltzen du (abiatzean 800MB inguru), aplikazioak azkar dabiltza eta ordenagailu zaharretan ere esperientzia ona ematen du.
  • Erraza: erabilera oso intuitiboa du. Pertsonalizatu, aplikazioak instalatu edo desinstalatu, eguneratu… erraz egiten da.
  • Hezkuntzarako: ikasle eta irakasleentzat pentsatua badago ere edozein etxetarako aplikazio interesgarriak ditu. Jolasetan eskasa. Ikas-materiekin lotutako hainbat aplikazio ditu: mekanografia, kimika, geografia, matematika, programazioa, buru- eta kontzeptu-mapak… denak konexiorik gabe funtzionatzen dutenak etxean Internet ez duten ikasleengan pentsatuta. Bestetik, egiten ikasteko tresna ugari ditu: testu, irudi artistiko, bektoriala eta teknikoa, audio eta bideo edizioa, musika konposatzea, transmisioa… Ikastetxe publikoek izaten ohi duten Windows zerbitzariaren domeinuan sar daiteke, horrelako domeinuko erabiltzaileak ezagutu eta bakoitzari dagokion karpeta (ikasleak, irakasleak, administrazioa, NoBackup) erabiltzeko aukera izango du.
  • Euskalduna: sistema ehundik gora hizkuntzatan instalatu daiteke baina bereziki zainduta dago aplikazio ia ia guztiak euskaraz daudela. Horretarako Luberriren atzean gaudenok hamaika aplikazio euskaratu ditugu.
  • Librea: sistema eta bere aplikazio guztiak software librekoak dira.

Ezaugarri teknikoak

Luberri 22.04 sistema Linux Mint 21 Vanessa-ren gainean eraikita dago, eta hura Ubuntu 22.04ren gainean. Linux 5.15 kernela darabil eta Cinnamon mahaigaineko ingurunea. Diskoan 14GB inguru betetzen du eta bost urtez, 2027 arte alegia, eguneratuko da eta aplikazioak instalatu ahal izango dira.

Aplikazio nagusiak

bulegoko aplikazioak
  • Bulegoa: Crow Translate, Evince pdf ikustailea, Egutegia, LibreOffice 7.3 -testu prozesadorea, kalkulu orria, aurkezpenak, datu-basea…-, Xournal++ arbel digitala eta pdf editorea, Zim Wiki oharrak hartzeko.
  • Gehigarriak: Linux Minten ohikoez gain, FreeFileSync unitateen sinkronizatzailea, Ksnip pantaila-argazkien editorea, Gromit-MPX pantailan marrazteko eta Screekey irakasleak tekleatzen duena ikusteko.
  • Hezkuntza: Foliate epub irakurgailua, Freeplane buru-mapak, Heimer buru-mapak, Draw.io eskemak, GCompris hezkuntza jarduerak, Geogebra geometria eta KBruch zatikiak, GoldenDict hiztegi multzoa (euskara, frantsesa, gaztelania eta ingelesa), KTouch mekanografia, Kalzium kimika (taula periodikoa, molekulen editorea…), Lumi jarduera interaktiboen editorea, Scratch programazioa, Stellarium astronomia eta Tux Paint objektuen marrazketa eta Mapak. Bereziki zaindu dira offline aplikazioak internet ez duten ikasleek jarduerak egin ahal izateko.

* Internet: besteak beste, Firefox eta Chromium nabigatzaileak, Thunderbird posta elektronikoa eta Freetube, Youtubeko bideoak publizitaterik gabe erakutsi ahal izateko.

  • Irudiak: eskanerra, Drawing, Inkscape eta Gimp marrazteko eta argazkien ukituak egiteko, Draw.io eskemak, Kcolourchooser, LibreCAD eta Sweet Home HD etxeak eta lokalak diseinatzeko.
  • Soinua eta bideoa: Audacity audio editorea, Celulloid eta VLC erreproduzigailuak, Handbrake bideo bihurgailua, Kdenlive bideo-editorea, Musescore partituren edizioa, OBS Studio audio eta bideo transmisioa eta grabazioa, Peek pantailako gif-animatuak, Rhythmbox audio erreproduzigailua, Subtitle editor eta VokoscreenNG bideo-tutorialak sortzeko.
  • Sistemaren konfigurazioan ohikoaz gain domeinu batean sartzeko aplikazioa dago.

Historia

2010an sortu zen izena ematen dion Donostiako Antigua-Luberri BHIn Eskola 2.0ko eramangarriek instalatuta zekarten Ubunturen ordezko gisa. Lehenengo bertsioak Ubuntu Gnome 2 eta ondoren Ubuntu Flashback-en oinarritu ziren. Luberri 16.04 arte 64 eta 32 biteko bertsioak zituen eta ondoren 64koa bakarrik. Luberriren 20.04 bertsiotik Linux Mint Cinnamonen oinarritzen da eta haren erremasterizaziorako Cubic aplikazioa erabiltzen da. Une honetan IƱigo Gebara eta Alexander Gabilondo arduratzen dira mantentzen.

Azken bertsioen berrikuntzak eta aldaketak hemen kontsultatu daitezke.