Berriro ere Linuxtarrak garelako kanalean ederto87-k (Eder Etxebarriak) egindako bideo ederra dakarkigu. Bertan, Luberri sistemaren aurkezpen sakona egiten du. Gozatu eta ikasi!
Luberri_ 22.04.0ren mahaigainaren bideo-aurkezpena
Eder Etxebarria Linuxtarrak Garelako kanalaren arduradunak sortua eta aurkeztu berri den peertube.eus zerbitzuan ostatu hartuta, bideo honetan Luberriren mahaingurutik paseotxo bat egiteko aukera ematen digu.
luberri_22.04.0.iso prest dago
Luberri Linuxen epe luzerako bertsio berria prest dago eta hemendik deskargatu daiteke.
Luberri Linux Mint-en oinarritzen da, eta berau Ubuntun. Luberri_22.04.0, hain zuzen, Linux Mint 21 Vanessan oinarritzen da, eta berau Ubuntu 22.04n. Ubuntu bi urtean behin epe luzeko bertsioa (LTS) ateratzen du, bost urteko arta duena (bera eta bere biltegietako aplikazioak berritzen dira). Hortaz, Luberri_22.04 bertsioak 2027 arte eguneratu ahal izango da.
Aurreko bertsioa den luberri_20.04.6rekin alderatuta hauek dira berritasunak:
- Aurreko bertsioak bi instalazio sistema zituen: Systemback eta Ubiquity. Oraingo bertsioak Ubiquity bidez instalatzen da.
- Papirus-Dark ikonoek Mint-Y-Dark-en ordez.
- Kernela: 5.15 RAM erabilera: 800MB, Disko erabilera 16GB, ISO irudiaren tamaina 6,5GB.
- Gehitu diren aplikazioak: Lumi, jarduera interaktiboak egiteko; Crow Translate, itzulpenak egiteko; Fsearch, fitxategiak eta karpetak azkar bilatzeko; Freetube, Youtubeko bideoak publizitaterik gabe erakusteko.
- Kendu diren aplikazioak: OpenShot-Qt bideo-editorea. Gparted eta Grub-Customizer ere ez daude. Behar izanez gero administratzaile gisa instalatu.
- Beste aldaketa aipagarriak: aplikazio gehienek bertsio berria dute. Esate baterako LibreOffice 7.3.4 bertsioa du, eta Sirf gaia. SweetHome3D orain ikasleei euskaraz irekitzen zaie. GoldenDict euskara, frantsesa, gaztelania eta ingelesezko Wikipedia eta Wiktionary darabiltza.
Bestetik, aurreko bertsioak bezala, Sistemaren konfigurazioan dagoen Sartu dominioan script-aren bidez ordenagailua Windows Server domeinuan sar daiteke eta EAEko ikastetxe publikoetako karpeta partekatuak mapeatzen ditu, bakoitzari berea.