Luberri_25.1 prest deskargatzeko

2025. urteko lehenengo bertsio hau ezaugarri hauek ditu:

  • Oinarria, aurreko bertsioak bezala, Linux Mint 22 du, eta berau Ubuntu 24.04. Beraz, 2029. urte arte berritu daiteke.
  • Linux kernela: 6.8.0-79
  • Berritasunak:
  • 🌍 Mapak aplikazioaren ordez Mapa GPX-Studio web-aplikazioa du zeinak toki-markagailuak eta ibilbideak prestatu eta esportatzeaz gain, hainbat mapa, orto-argazkiak barne eta kaleko ikuspegia ere erabili daitezke. Orain arteko Mapak ikusteko soilik erabili zitekeen baina honekin ikasleek txangoak prestatu, interesguneak markatu eta dokumentatu, gpx formatuan esportatu eta mugikor batera bidali eta bertan Comaps aplikazioa edo antzekoarekin erabili dezakete tokian bertan.
  • 💫 MolView molekulen ikustaile-editorea web-aplikazioa bertsio funtzionalagoa du orain.
  • 🕹 Microblocks, Arduino eta beste plakak programatzeko aplikazioa gehitu dugu Programazio aplikazioen atal berrian.
  • 🧮 LibreOffice Math ekuazioen editorea gehitu dugu.
  • Mapa kontzeptualak egiten dituen Heimer aplikazioa 4.5 bertsioarekin batera euskaraz mintzatzen da.
  • Aplikazio guztiak gaurko dataz bertsio-berritu ditugu.
  • Mahaigaineko irudian uneko bertsioaren zenbakia (Luberri 25.1) agertzen da.

Deskargatzeko esteka hasierako orrian dago.

4.5.0 bertsioarekin Heimer aplikazioak euskara ikasi du.

Webgune honetako Ezaugarriak izeneko web orriak dio Luberri Linux-en aplikazio ia ia guztiak euskaraz daudela. Hemendik aurrera ia ia ia esan beharko dugu, izan ere kontzeptu-mapak eta antzeko diagramak egiteko Luberri Linux-ek duen Heimer aplikazioa martxoaren 16 aintzina, 4.5.0 bertsioarekin, euskaraz egiten du.

Luberri Linux-ek diagramak egiteko berariazko hiru aplikazio ditu: Freeplane, hainbat formako buru mapak egiteko aplikazioa; Drawio forma libreko diagramak egiteko aplikazio potentea; eta anai-arreba txikia, Heimer, forma libreko diagramak egiteko ere baina sinpleagoa, bereziki baliagarria kontzeptu-mapak egiteko.

Luberri Linux-en 24.3 bertsioak Heimer euskaraz ekarriko du, bitartean zurean Heimer bertsioa 4.5.0ra ekar dezakezu bere Github-eko deskargen orritik jaitsita. Behin deskargatuta aski duzu fitxategian klik bikoitza egitea instalazioa egiteko.

Eguneraketa baten ondoren pantaila beltza

 2025eko lehen asteetako eguneraketa baten ondorioz Luberri Linux sistema duten hainbat ekipo erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren pantaila erabat beltza geratzen da. Seguru aski eguneraketa ez delako ondo burutu.

Nola konpondu

Sakatu Ctrl + Alt + F1 (edo F2) terminala zabaltzeko. 

Administratzailearen saioan bazaude hurrenez hurren hiru agindu hauek exekutatu

sudo apt update
sudo apt upgrade
sudo apt autoremove

eta kitto.

Administratzailearen saioa ez bada terminalean idatzi: 

su administratzailearen-izena

pasahitza eskatuko dizu eta, ondoren, aurreko aginduak exekutatu. 

Eskerrik asko Mikel Francori