Luberri

Luberri 24

Hezkuntzan erabiltzeko Sistema Eragile libre, doako eta euskalduna

Luberri pantailak


Portada 2

  • 4.5.0 bertsioarekin Heimer aplikazioak euskara ikasi du.

    Webgune honetako Ezaugarriak izeneko web orriak dio Luberri Linux-en aplikazio ia ia guztiak euskaraz daudela. Hemendik aurrera ia ia ia esan beharko dugu, izan ere kontzeptu-mapak eta antzeko diagramak egiteko Luberri Linux-ek duen Heimer aplikazioa martxoaren 16 aintzina, 4.5.0 bertsioarekin, euskaraz egiten du. Luberri Linux-ek diagramak egiteko berariazko hiru aplikazio ditu: Freeplane, hainbat formako buru…

  • Eguneraketa baten ondoren pantaila beltza

     2025eko lehen asteetako eguneraketa baten ondorioz Luberri Linux sistema duten hainbat ekipo erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren pantaila erabat beltza geratzen da. Seguru aski eguneraketa ez delako ondo burutu. Nola konpondu Sakatu Ctrl + Alt + F1 (edo F2) terminala zabaltzeko.  Administratzailearen saioan bazaude hurrenez hurren hiru agindu hauek exekutatu sudo apt updatesudo apt upgradesudo…

  • Nola erabili Gromit-MPX Luberrin

    Gromit-MPX pantailan marrazteko aplikazio txiki bat da bereziki interesgarria bideo-tutorialetan mapa, formula eta abarren gainean marrazteko. VokoscreenNGren osagarri interesgarria. Erabili daiteke ere proiektore bidezko aurkezpenetan. Luberri sisteman Gehigarriak atalean dago. Abiatzean sistemaren barran agertuko da ikonoa eta pantailan laster-tekla nagusien koadro hau (ondo ikusteko ireki fitxa berrian): F9 aktibatu/desaktibatu SHIF-F9 marrak ezabatzeko F8 desegin azkena……

  • Luberri_24.2

    Bertsio honetan Remmina, makina baten urrutiko kontrola hartzeko aplikazioa, berreskuratu dugu. Bestetik, Nextcloud Desktop aplikazioa gehitu dugu. Haren bidez sinkronizatu daiteke ordenagailuko karpeta lokal bat Nextcloud-eko hodeiarekin eta, bide batez, beste ordenagailurekin. Domeinuan-sartu aplikazioaren errore bat konpondu dugu. Sistema eta haren aplikazioak 2024/11/23ko datarekin eguneratu ditugu.

  • Luberri_24.1

    Gaur Luberri_24.1 eguneraketa ezarri dugu. Bertsio honetan berrikuntzarik ez dago, soilik errore batzuk konpondu ditugu eta sistema eta aplikazioak eguneratu.

  • Luberri 24 berritasunak

    Ikasturtearen hasierarekin batera Luberrik bertsio berria aurkezten du: Luberri 24. Ezaugarri orokorrak Bertsio hau LTS bertsioa da, alegia mantenu luzekoa, bost urtekoa hain zuzen. Beraz, bertsio honek 2029 arte sistemaren eta aplikazioen eguneraketak izango ditu eta aplikazio berriak instalatu ahal izango dira. Azken bertsioen antzera, Linux Mint Cinnamonen gainean eraikita dago (LM 22 Wilma) eta…

Euskalduna

Librea

Pertsonalizagarria