Nola konfiguratu veyon: hasierako konfigurazioa

Bi metodoentzako baliagarria da (irudi ezberdinak sortzeko edo eskuz egiteko).

Lehenengo konfigurazioa egiteko veyon configurator irekiko dugu eta honakoak doituko ditugu:

Orokorra atalean:

Gako-fitxategian autentifikazioa jarriko dugu:

Ikasleek konfigurazioan egin beharreko aldaketa bakarra hau denez. Konfigurazioa gordeko dugu. Horretarako, FItxategia>Gorde ezarpenak fitxategian eta ” ikasleak_veyon.json” izenarekin moduan gordeko dugu.

Nagusia atalean:

Irudian agertzen den helbideak jarri (edo sarean dauden beste batzuk):

Lehenengoak, aukerak (eta ikasle eta ordenagailu zerrendak) toki beretik lortzeko balio du. Administratzaileak ikasle bat gela batetik borratzean adibidez irakasleei borratuko litzaieke…

Bigarrenak pantaila.-argazkiak norberaren irudi karpetan gordetzeko balio du.

Autentifikazio atalean:

Gako pribatu eta publikoa sortu behar dira. Horretarako “sortu gako parea klikatu” eta izena eman. Adibide honetan IRAKASLE izango da (garrantzitsua da hurrengo pausoetan izen hau erabiliko baitugu eta beste izen bat jarriz gero, gero kontuan hartu). Esportatu gako hauek “esportatu gakoa” erabiliz leku seguruan gordeko ditugu.

Kokalekuak eta ordenagailuak atalean:

Ikasleak, haren ordenagailuak eta gelak osatu beharko ditugu (irudian agertzen den formatuan).

Garrantzitsua da horretarako ikasleen ordenagailuen hostname (ordenagailuaren izena) jakitea. Horretarako ikaslearen ordenagailuan terminalean agindu hau erabili dezakegu:

hostname

Normalena da instalazioak egitean patroi bera erabiltzea ordenagailuak izendatzeko eta beraz bat jakinda besteena jakitea erreza litzateke.

Ostalariaren helbidea IP betetzeko hostname.local katea erabiliko dugu. Hau da, ikasleen ordenagailuaren izena .local kateaz jarraituta.

Eskuz egin daiteke baina errazagoa da csv baten bidez inportatzea. Horretarako hementxe duzue txantiloia eta terminalean exekutatu beharreko agindua:

veyon-cli networkobjects import txantiloia.csv format "%type%;%name%;%host%;%location%"

Aukerak gordetzea

Dena egin dugunean esportatutako gako publikoa eta pribatua toki seguruan izango ditugu eta konfiguratutako aukerak ere toki berean gordeko ditugu irakasleak_veyon.json izenarekin.

Prozesu honen bukaeran 4 fitxategi izango ditugu:

  • Gako publikoa (IRAKASLEA_public_key.pem)
  • Gako pribatua (IRAKASLEA_private_key.pem)
  • Ikasleen konfigurazio fitxategia (ikasleak_veyon.json)
  • Irakasleen konfigurazio fitxategia (irakasleak_veyon.json)