Luberri_25.1 prest deskargatzeko

2025. urteko lehenengo bertsio hau ezaugarri hauek ditu:

  • Oinarria, aurreko bertsioak bezala, Linux Mint 22 du, eta berau Ubuntu 24.04. Beraz, 2029. urte arte berritu daiteke.
  • Linux kernela: 6.8.0-79
  • Berritasunak:
  • 🌍 Mapak aplikazioaren ordez Mapa GPX-Studio web-aplikazioa du zeinak toki-markagailuak eta ibilbideak prestatu eta esportatzeaz gain, hainbat mapa, orto-argazkiak barne eta kaleko ikuspegia ere erabili daitezke. Orain arteko Mapak ikusteko soilik erabili zitekeen baina honekin ikasleek txangoak prestatu, interesguneak markatu eta dokumentatu, gpx formatuan esportatu eta mugikor batera bidali eta bertan Comaps aplikazioa edo antzekoarekin erabili dezakete tokian bertan.
  • 💫 MolView molekulen ikustaile-editorea web-aplikazioa bertsio funtzionalagoa du orain.
  • 🕹 Microblocks, Arduino eta beste plakak programatzeko aplikazioa gehitu dugu Programazio aplikazioen atal berrian.
  • 🧮 LibreOffice Math ekuazioen editorea gehitu dugu.
  • Mapa kontzeptualak egiten dituen Heimer aplikazioa 4.5 bertsioarekin batera euskaraz mintzatzen da.
  • Aplikazio guztiak gaurko dataz bertsio-berritu ditugu.
  • Mahaigaineko irudian uneko bertsioaren zenbakia (Luberri 25.1) agertzen da.

Deskargatzeko esteka hasierako orrian dago.

Luberri_24.2

Bertsio honetan Remmina, makina baten urrutiko kontrola hartzeko aplikazioa, berreskuratu dugu.

Bestetik, Nextcloud Desktop aplikazioa gehitu dugu. Haren bidez sinkronizatu daiteke ordenagailuko karpeta lokal bat Nextcloud-eko hodeiarekin eta, bide batez, beste ordenagailurekin.

Domeinuan-sartu aplikazioaren errore bat konpondu dugu.

Sistema eta haren aplikazioak 2024/11/23ko datarekin eguneratu ditugu.

Luberri_24.1

Gaur Luberri_24.1 eguneraketa ezarri dugu.

Bertsio honetan berrikuntzarik ez dago, soilik errore batzuk konpondu ditugu eta sistema eta aplikazioak eguneratu.