Nola konfiguratu veyon: sarrera

Ikasle guztiekin veyon erabiltzeko eta IPak erabili behar ez izateko (ikasleen ordenagailu eramangarriek IPa aldatzen baitute konektatzen direnean) gako pribatu-publikoaren metodoa erabiliko dugu.

Metodo honek gako pribatua irakasleen ordenagailuan eta haien erabiltzailearekin atzitzeko moduan jartzen du eta gako publikoa ikasleen ordenagailuetan.

Guzti hau ordenagailuak banan-banan konfiguratuz egin daiteke edo ikastetxean Luberriren bi irudi sortuz (bata ikasleena eta bestea irakasleena). Gida honetan bi moduak ikusiko ditugu modu paraleloan.

Azalpenarekin hasi baino lehen bi atal bereiztea ezinbestekoa da:

  • Veyonen konfigurazioa fitxategia. json motako fitxategia da, bertan gordetzen dira konfiguratu ditugun aukera guztiak eta gela, ikasle eta ordenagailuen zerrendak ere. Bertan EZ DIRA GORDETZEN GAKO PUBLIKO ETA PRIBATUAK
  • Gako publiko eta pribatuak. . pem motako fitxategiak dira. Ez dira veyonen konfigurazio fitxategian inportatzen eta binaka sortu eta erabiltzen dira:
    • Gako publikoa: ikasleen ordenagailuetan egon behar da
    • Gako pribatua: irakasleen ordenagailuetan egon behar da eta irakasleek atzitzeko moduan.