Nola konfiguratu veyon: ikasle eta irakasleen ordenagailuak

Esan dugun moduan gure irudi propioak sor ditzakegu cubic-ekin edo banan-banan ordenagailu guztietan konfiguratu.

Cubic-en kasuan lehenengo pausoak hemen daude azalduta. Terminalean gaudenean proposatzen diren pausoak egin beharko ditugu:

Irakasleen ordenagailuetan/cubic irudian

Eskuz

  1. Inportatu lehen sortu dugun irakaslearen fitxategia: Horretarako Fitxategia>Kargatu ezarpenak fitxategitik egingo dugu (irakasleak_veyon.json )
  2. Inportatu zertifikatu pribatua: Horretarako Autentifikazio-gakoak atalean. Inportatu gakoa klikatu eta aukeratu IRAKASLEA_private_key.pem
  3. Aldatu zertifikatua atzitu dezakeen taldea. Horretarako Autentifikazio-gakoak atalean. Ezarri sarbide taldea eta idatzi tgirdenak (irakasleak dira talde hortakoak eta haiek bakarrik atzi dezakete)

Terminalean

  1. Inportatu lehen sortu dugun irakaslearen fitxategia:
    veyon-cli config import irakasleak_veyon.json 
  2. Inportatu zertifikatu pribatua:
    veyon-cli authkeys import IRAKASLEA/public IRAKASLEA_public_key.pem
  3. Aldatu zertifikatua atzitu dezakeen taldea.
    veyon-cli authkeys setaccessgroup IRAKASLEA/private tgirdenak