Irakasle edo blogaria bazara estimatuko duzu mugikorraren pantaila ordenagailuarenean ikustea, ikustea ez ezik kontrolatzea ere bai; eta web-kamera ez baduzu edo kalitate eskasekoa bada gustatuko zaizu jakitea nola erabili mugikorra web-kamera gisa. Gainera kamera kablez lotu gabe. Eder Etxebarriak azaltzen ditu bi funtzionalitate horiek ezin hobe youtuberen ordezkoa den peertube.eus webgunean:
Ate ondoan ordenagailu zahar bat uzten badizute, Luberri instalatu eta segi aitzina.
Baionako Etxepare Lizeoko Eder Etxebarriak gertaera bitxia kontatu du Mastodonen: https://mastodon.eus/@EDERTO87/109432331058663449
Luberri bertsio berria deskubritzen
Berriro ere Linuxtarrak garelako kanalean ederto87-k (Eder Etxebarriak) egindako bideo ederra dakarkigu. Bertan, Luberri sistemaren aurkezpen sakona egiten du. Gozatu eta ikasi!
