Kit Digital askea gure web orrian

Hezkuntzan irakasleek erabil ditzaketen baliabideen bilduma bat egin dugu. Programa eta baliabide askeek osatzen duten bilduma hau gure web orriko atal berri batean eskegi dugu: kit digital askea

Kit digital hori elikatzen joateko dokumentu ireki honetan zuen ekarpenak egiteko aukera daukazue:

Ea baliagarria zaizuen!

Luberri 22.04.1 kalean da berrikuntza aipagarriekin

Luberriren bertsio berria deskargatzeko prest duzue jadanik. Berrikuntzaz beterik datorkigun bertsioa da:

  • Pakete guztiak eguneratu dira 2022-12-20 datarekin.
  • Domeinuan sartzeko eta karpetak mapatzeko script berria, SSSD* sistema erabiltzen duena zerbitzarian autentifikazioa egiteko, aurreko Open PBIS sistemaren ordez. Aurreko prozesua erraztu da datu gutxiago sartu behar baitira.
  • Script berri horrek automatikoki pam_mount fitxategia idazten du eskolako karpetak mapatzeko.
  • Hasierako animazioa aldatu da Luberriren logoa erakusteko
  • Instalazioaren aurkezpenak ere Mint-en ordez Luberri aurkezten du.
  • Hasierako GRUB pantaila euskaraz agertzen da.
  • Instalatzailea eta liveCDa ere euskaraz daude defektuz eta teklatua hegoaldean erabiltzen dugun distribuzioarekin (es) bat dator.
  • Firefoxek zenbait Laster-marka interesgarri dakartza defektuz erabiltzailea laster-marken tresna barra erabiltzen animatzeko. Euskalbar hizkuntza tresna eta propaganda blokeatzen duen Adblock Plus gehigarriak ere instalatuta datoz.
  • OpenShot bideo editorea bueltan da. Hirugarren bertsioa kaleratu dute eta garapena berriro aktibo baitago eta deb paketean hornitzen dute. Kdenliveren alternatiba erraz moduan oso baliagarria izan daiteke.
  • Sistemaren paneleko Cinnamenu (Aplikazioak) eta Places Center (Lekuak) appletak orain euskaraz daude.

(*) SSSDri buruzko informazio gehiago Red Hat-en dokumentazioan