Nola pertsonalizatu zure Luberri eskolara egokituz

Gure Luberri pertsonalizatzea oso interesgarria izan daiteke instalazioak egitean ikasle (edo irakasleen) ordenagailu guztietan zenbait ezaugarri, programa edo baliabide mantendu nahi baditugu.

Horretarako lehenik eta behin Cubic softwarea instalatu beharko dugu (badaude beste aukera batzuk baina tutorial hauetan cubic erabiliko dugu).

Cubic instalatzea

Beraz lehen pausoa Cubic instalatzea izango da . Horretarako administrari saioan terminala ireki (Ctrl+Alt+T) eta honakoa idatzi behar duzue (Iturburu berri bat gehitzeko):

sudo apt-add-repository ppa:cubic-wizard/release
sudo apt-key adv --keyserver keyserver.ubuntu.com --recv-keys 6494C6D6997C215E

Onartu Enter tekla sakatuz eta instalatu cubic honako komandoarekin

sudo apt update && sudo apt install cubic

Behin Cubic instalatuta zenbait pertsonalizazio egin ditzakegu:

Inprimagailuak gehitzea

Gure eskolako inprimagailuak ordenagailu guztietan instalatzen egon beharrean inprimagailudun pertsonalizazioa sor dezakegu.

Horretarako Cubic-ek eskeintzen digun terminala baliatuz /etc/cups karpetara nabigatu eta beste ordenagailu batean (edo cubic dugun ordenagailuan) ditugun inprimagailuen konfigurazioak kargatuko ditugu

Aplikazioak instalatzea

Aplikazioak instalatzeko Terminaletik egin beharko dugu. Linuxen modu ezberdinak daude aplikazioak instalatzeko eta bideo honetan nahiko ohikoak diren bi jorratuko ditugu:

  • apt komandoaren bidez. Horretarako honako agindua exekutatu beharko dugu:
apt install programaren_izena

ISO irudia sortzea

Bukatzeko gure ISO propioa sortzen bukatuko dugu. Azken pausoetan ISOaren konpresioa, GRUBeko parametroak, hizkuntzak, etab. konfiguratuko ditugu eta lortzen dugun ISOa probatzeko aukera izango dugu.

Luberri 22.04.2 kalean da!

Luberriren bertsio berria kaleratu dugu. Hauek dira aldaketa aipagarrienak:

  • Programa guztiak 2023-05-22an eguneratu dira
  • Pantaila bikoizteko WIndows+p teklek ematen zuten arazoa konpondu da
  • Minder aplikazioa kendu dugu.
  • Domeinuan sartzeko aplikazioa berritu da prozesua erraztuz. Ikus bideoa:

Cubic tresnarekin sortua dago eta berriro ere ubiquity instalatzailea darabil.

Deskargatzeko joan Deskargatu atalera

Kit Digital askea gure web orrian

Hezkuntzan irakasleek erabil ditzaketen baliabideen bilduma bat egin dugu. Programa eta baliabide askeek osatzen duten bilduma hau gure web orriko atal berri batean eskegi dugu: kit digital askea

Kit digital hori elikatzen joateko dokumentu ireki honetan zuen ekarpenak egiteko aukera daukazue:

Ea baliagarria zaizuen!