Luberri-26.1.iso

Luberri_26.1.iso bertsioaren berrikuntzak

2026ko bertsio hau mantentzen du Linux Mint 22 eta ondorioz Ubuntu 24.04 oinarri gisa. Beraz, 2029 urte arte berritu daiteke.

Bertsio honek ez dauka aldaketa handirik, gehien bat sistema eta aplikazioak eguneratu ditu:

  •  Linux Kernela: 6.8.0.111
  • Aplikazioak 2026ko maiatzaren 5ean eguneratuta.
  • Subtitle Editor aplikazioaren ordez KDE taldeko Subtitle Composer.

Luberri_25.2.iso

Bertsio honek errore pare bat zuzentzen ditu:

  • Firefox-en profilen errorea konpondu da.
  • Active Directory-n integratzeko arazoa konpondu da.
  • EAEko Jaurlaritzak Bigarren Hezkuntzako ikasleei hornitutako Acer Travelmate B5 14 eramangarrietan soinu faltaren arazoa konpontzeko 6.14.0-33 kernela instalatu da.

Luberri 25.1 erretiratuta

Bertsioa hau erretiratu dugu arazo tekniko batengatik: erabiltzaileen ezkutuko .cache karpeta script batek root erabiltzaileari ematen dio jabetza eta horrek cachea erabiltzea galarazten du, tartean Firefox martxan jartzea. Arazoari irtenbide ematean bertsio berri bat jarriko dugu eskuragai.

Bien bitartean 25.1 instalatu eta arazo hori topatzen duenak konpontzea du, erabiltzaile bakoitzaren saioan, terminalean komando hau exekutatuta:

sudo chown -R erabiltzailea ~/.cache
(tileta ~ egiteko: AltGr+4)

Bide batez, bertsio berriak kernel aurreratuagoa izango du Acer Travelmate B5 14 modeloko ordenagailuek audioarekin duten arazoa konpontzeko.