Luberriren bertsio berria deskargatzeko prest duzue jadanik. Berrikuntzaz beterik datorkigun bertsioa da:
- Pakete guztiak eguneratu dira 2022-12-20 datarekin.
- Domeinuan sartzeko eta karpetak mapatzeko script berria, SSSD* sistema erabiltzen duena zerbitzarian autentifikazioa egiteko, aurreko Open PBIS sistemaren ordez. Aurreko prozesua erraztu da datu gutxiago sartu behar baitira.
- Script berri horrek automatikoki pam_mount fitxategia idazten du eskolako karpetak mapatzeko.
- Hasierako animazioa aldatu da Luberriren logoa erakusteko
- Instalazioaren aurkezpenak ere Mint-en ordez Luberri aurkezten du.
- Hasierako GRUB pantaila euskaraz agertzen da.
- Instalatzailea eta liveCDa ere euskaraz daude defektuz eta teklatua hegoaldean erabiltzen dugun distribuzioarekin (es) bat dator.
- Firefoxek zenbait Laster-marka interesgarri dakartza defektuz erabiltzailea laster-marken tresna barra erabiltzen animatzeko. Euskalbar hizkuntza tresna eta propaganda blokeatzen duen Adblock Plus gehigarriak ere instalatuta datoz.
- OpenShot bideo editorea bueltan da. Hirugarren bertsioa kaleratu dute eta garapena berriro aktibo baitago eta deb paketean hornitzen dute. Kdenliveren alternatiba erraz moduan oso baliagarria izan daiteke.
- Sistemaren paneleko Cinnamenu (Aplikazioak) eta Places Center (Lekuak) appletak orain euskaraz daude.
(*) SSSDri buruzko informazio gehiago Red Hat-en dokumentazioan